XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

9. Kode libreko 10. partituraren irakurketa.

Datu teknikoak aipatuko ditugu: / Tempoa: = 69 / Konpasa: 4/4. / Erritmo irudiak: kortxea, zuria, beltza eta beltzaren isilunea. / Tinbrea: besoak eta putz egitea.

Isilunea ohiko moduan markatuko da.

Irakurri egingo dugu.

10. Entzuketa:

A. VIVALDI: Arrabita, organo, hari eta continuorako kontzertua FA maiorrean. RV 542. Allegro.

Vivaldiren obra bat entzungo dugu berriz ere. Oraingo honetan arrabita eta organorako kontzertu bat izango da.

Bitxia da solista gisa bi instrumentu hain desberdin hauek agertzea: arrabita edo bibolina (irudia erakutsi), hari igurtzizko musika-tresna eta organoa (irudia erakutsi), haize instrumentu tutuduna.

Tutti eta bakarjokoak tartekatzen dira. Ikaslearentzat lan erraza izango da instrumentu bakarlari biek egiten duten jokoaz ohartzea: batzutan bata bestearen oihartzuna da, bestetan bigarrenak bukatzen du lehendabizikoak hasitako esaldia eta tuttiaren aurretik, beti, biak batera aditzen dira.

11. Musika jokoak:

11.1. Pentagrama zoruan.

Helburua: musika idazketaren bereganatzea. / Material ozena: ahotsa.

Ikaslea zoruko pentagramaren ondoan jarriko da. Irakasleak lau beltz kantatuko ditu hurrengo tonuok erabiliz: DO, RE, MI, FA, SOL, LA.

Ikasleak notak berak errepikatuko ditu baina, kantatzen dituen bitartean, lau nota horiek pentagraman dituzten tokiak zapaldu beharko ditu.

Jokoa ezagutu arren, zaila egiten zaie oraindik ondo burutzea.